Historia

25 AÑOS GESTIONANDO LA CULTURA EN NAVARRA
historiabanner

Bi hamarkada eta erdi igaro dira Elkartea 1990eko martxoan legez eratu zenetik, eta denbora horretan, Nafarroako kultur kudeaketa hobetzearen alde aritu gara lanean, profesionalen beren hobekuntzaren alde, eta Nafarroako herritar orok kalitatezko kultura eskuratzeko duen eskubidearen alde.

1990-93
• Legez 1990eko martxoan eratu zen.
• Zuzendaritza Batzordea izendatu ondotik, Elkarteak ondoko helburu hauek ezarri zituen urterako: elkartekideentzako dokumentazio funtsa sortzea, Nafarroako udalen kultur errealitatearen inguruko txostena egitea eta publikoki elkartea aditzera eman eta Nafarroako udalengana jotzea aholkularitza eskaintzera teknikari berriak kontratatzerakoan.
• Elkarteak batzorde hauek ezarri zituen: auzitegiak, prestakuntza eta kanpoko harremanak.
1994
• Maiatzeko Batzarrean lehenengo Lan Batzordeak osatu ziren: Prestakuntza, Kanpoko Harremanak, Auzitegiak eta Udal gaiak.
• Europako Batzordearen azterketan parte hartu (La politique culturelle de la Navarre. Proyect 10. Cultura et régions, 1993).
• Interacció 94an parte hartu (Carmen Izal).
1995
• Interacció 95ean parte hartu (Juana Marko).
1996
• Interacció 96an parte hartu.
• Prestakuntza jardunaldiaren antolakuntza: «Kultur Kudeaketaren joera berriak marketinetik», Barañainen Toni Puig jaunak emana.
1997
• Madrilgo Kultur Kudeatzaileen I. Topaketan parte hartu.
• «Kontzertu didaktikoak: antolakuntza irizpideak» ikastaroaren antolakuntza; Arnedillo, Fernando Palaciosek emana (urriaren 14, 15, eta 16an).
• Loyolako Kongresuan parte hartu.
2001
• FNMC aldizkari monografikoan parte hartu: «Udalen papera udalerrien kulturan».
• Nafarroako Gobernuaren jardunaldietan parte hartu.
2003
• Batzordeen antolakuntza berria Elkartearen Zuzendaritza Batzordean: Udal koordinazioa, Kanpoko Harremanak, Azpiegiturak, Auzitegiak, Prestakuntza eta Teknologia Berriak.
2005
• Bilerak kultura zuzendariarekin diru laguntzen deialdiak aldatzeko.
• Valentziako Kultur Kudeaketako Nazioarteko Kongresuan parte hartu (maiatza). Iñaki Gordejuela.
• «Sormena: nola izan ideia berriak» prestakuntza ikastaroa.
2006
• Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako Lehen Hitzarmena elkartearen jardunaldiak egiteko.
• Nafarroako Kultur Kudeaketako I. Kongresua.
• WEBa.
2007
• Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin bilera (Madril, urtarrila). Betisa Anda.
• Bilera Kultura eta Turismo Departamentuaren Kultur Ekintza Zerbitzuarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko.
• Bilera Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko.
• Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuren konklusioak azaltzeko.
• Izen eta logo aldaketa.
• Estatutu aldaketa.
2008
• Antzoki Sarearen inguruan sortutako Lan Mahaian parte hartu.
• Nafarroako Gobernuarekin Hitzarmena izenpetu (deialdia: erakunde kultural eta artistikoak).
• Kultur Kudeaketako profesionalen profil profesionala eta hauen prestakuntza premien txostenaren jarraipena eta bukaera (Deustuko Unibertsitatea).
• Profil Profesionalaren Txostenaren konklusioen aurkezpena Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuari Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziori eta NUPri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
• «Cultura, ¿un artículo de lujo?» artikulua egin. Diario de Noticiasen argitaratua (azaroaren 4a) eta Diario de Navarran (azaroaren 1a). Azken honetan ondoko izenbururekin:: "Los gestores culturales piden que se reconsideren los recortes presupuestarios".
• Bilerak Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin. Toledoko Kongresuan parte hartu.
2009
• Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Elkartearen eskariak eta premiak aditzera emateko.
• Bilerak Kultura eta Turismo kontseilariarekin elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko.
• Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
• NUParen laguntzarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroa abian jarri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010-2011 ikasturterako.
2010
• Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
• Nafarroako Gobernuko aurrekontuen sail nominaletan Elkartearena sartu. Saila: «Kultur kudeatzaileentzako prestakuntza». Helburua 2010eko jarduerak antolatzeko finantzabidea izatea.
• Nafarroako Parlamentuaren aitzinean Elkartearen presentzia Nafarroako Antzoki Sarearen balorazioa emateko (otsailaren 4a).
• NUParen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren hasiera (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010eko azaroa- 2011ko ekaina.
• Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko.
• Ondare kudeaketa eta Kudeaketa Turistiko-kulturalaren Ikastaro Laguntzailean parte hartu txostengile gisa. SNEk sustatua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntzarekin eta Congresos Navarrak kudeatua (2010eko azaroa).
• Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu. Kultura Konferentzia eta Kulturaren aldeko Itunareni zenpea (2010eko abendua).
2011
• Kulturaren Zuzendaritza Nagusiarekin urteko hitzarmena sinatu, 2011ko jarduerak antolatzeko.
• Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
• Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren jarraipena.
• Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu..
• Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresuaren prestaketa.
• Bilera Kultura Departamentuko kide berriekin Elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko..
• Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko..
• Ondare kudeaketa eta Kudeaketa Turistiko-kulturalaren Ikastaro Laguntzailean parte hartu txostengile gisa. SNEk sustatua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntzarekin eta Congresos Navarrak kudeatua (2011ko azaroa).
• Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua abian jartzea (2011ko azaroaren 22 eta 23an).
2012
• Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen lankidetza hitzarmena berritu; honen helburua Elkartearen 2012ko jarduera programaren finantzaketa diruz laguntzea da.
• Espainiako Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Federazioko (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. Madrilen izandako bi Batzar Nagusietara joan, urtarrilaren 26an eta irailaren 15ean.
• Kultura Departamentuko Ekintza Kulturalaren Zuzendaritzarekin batera bileretan parte hartu Nafarroako Gobernuak sustatutako programak, deialdiak, etab. inguruan solasteko.
• 2. promozioko Tokiko eremuko kultura kudeaketako espezializazio ikastaroaren jarraipena egin, NUParekin batera, 2011ko azarotik 2012ko ekainera arte garatua.
• Pública 12 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan parte hartu (Madril, urtarrilaren 26a eta 27a).
• We are more Europako kanpainan lagundu eta zabaldu (otsaila)
• Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietako Batzordearekin batera lan saioa egin. Gaia: Kulturako udal kontseiluak, (maiatzaren 23a).
• Zuzendaritza Batzordearen adierazpien publikoa kulturako BEZaren igoeraren kontra (uztaila).
• Parlamentuko taldeei mozio baten bidez eskatu Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari kulturarako BEZ txikia eska dezan (irailaren12a).
• Elkarlana Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin udaletako kultur kudeatzaileentzako prestakuntza jardunaldi baten diseinuan: "Tokiko kultur politiken ebaluazioa" (irailaren 20a).
• Ezohiko batzarra non elkarteak publikoki "uko egin zien kulturak jasandako murrizketei" eta Tokiko Administrazioaren Sostengarritasun eta Arrazionaltasunaren Legearen aurreproiektua aztertu zuen, kontuan izaki udalak kulturaren sustatzaile nagusiak direla hauek kezkatuak daude izanen duten paper berriekin.
• "KULTURA KUDEATU 2012" I. TOPAKETA PROFESIONALen antolaketa, "Garai latzak Kulturaren finantzatziorako", Atarrabiako kultur etxean egindakoa azaroaren 27an. Topaketa hauetan hitzaldi bat antolatu zen Josep Ramoneda filosofo eta kazetariarekin, "Ziurgabetasunaren kultura" izenburupean.
• 2008-2012 urteetan zehar Nafarroako Kultur etxeetan izandako arte eszeniko eta plastikoen programazioari buruzko txostena egiteko kontratazio lehiaketa.
• Ikuskizun banaketako enpresa eta udal kultur kudeatzaileen artean lan saioa antolatu (abenduaren 20a).
• Elkarlana NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) 2013an burutuko diren bi ikastaro monografikoen diseinuan: Kultur zentroen kudeaketa aro digitalean ( 2013ko urtarrila) eta Herritarren Parte-hartze Instituzionala: ulertu, praktikatu, parte-hartzea sutatu (2013ko apirila).
2013
• Espainiako kultur kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. Madrilgo Zuzendaritza batzordeko bileretara joan urtarrilaren 12an eta maiatzaren 18an. Madrilen irailaren 21eko Batzar Nagusira joan; bilera honetan Nafarroak Federazioaren Presidenteordetza hartu zuen.
• Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Kultur guneak garai digitalean», David Hernández Montesinosek eta Araceli Corbok emana, urtarrilaren 16, 17, 30 eta 31n.
• Pública 13 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan egon (Madril, urtarrilaren 24 eta 25a).
• Nafarroako Parlamentuko Kultura Batzordean agertu Nafarroako arteen sustapena eta kulturaren egoeraz solasteko, otsailaren 19a.
• Lan saioa: «Herriko jaietako emanaldietarako eta tokian tokiko taldeen kontratazioetarako lege betebeharrak», Berta Enríquez eta Raul Medinabeitia, martxoaren 6a.
• Elkartearen funtzionamenduaren gogobetetze inkesta, apirilean banatua bazkideen artean.
• Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Herritarren parte-hartzea erakundeetan», EHUko Alfonso Unceta, apirilaren 25a.
• Lan saioa Javier Lacunza Baluarteko zuzendari-gerentearekin eta ondotik bisitaldia Nafarroako Auditorioa eta Kongresuen Jauregian, maiatzaren 8an.
• Lankidetza Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin prestakuntza saio baten diseinuan "Artisten kontratazio motak eta betebehar legalak eta sozialak», Manu Alkizak emana, maiatzaren 23an.
• "KULTURA KUDEATU 2013" II. TOPAKETA PROFESIONALAK antolatu "Garai txarrak: Jardunbide egokiak kultur kudeaketan", ekainaren 11n Atarrabiako kultur etxean.
• 2008-2012 urteetan arte eszenikoetan eta plastikoetan Nafarroako Kultur etxeetan garatutako programazio txostena.
• Nafarroako Antzoki Sareko Idazkari teknikoaren lanpostuko lehiaketa-oposizioko epaimahaian parte hartu; irailean.
• Nafarroan kultur mezenasgoa eta zerga pizgarriak arautzen duen Foru Legearen aurreproiektuan alegazioak aurkeztu, irailaren 15ean
• Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen urteko hitzarmena berritu. Elkarteak 2013an burutuko dituen jardueren programa finantzatzen laguntzea du helburu; irailean.
• Topaketa Daniel Innerarity-rekin «Pentsamendu librea eta sozietate demokratiko eta pluralen eraikuntza», Mutiloagoitiko Kultur etxean urriaren 15ean.
• Kulturako V. Kongresu Iberoamerikarrera joan (Zaragoza; irailaren 20, 21 eta 22an).
• Ikuskizun banaketen enpresekin lan saioaren antolakuntza, Mutiloagoitiko Kultur etxean abenduaren 28an.
• Arte Eszenikoen eta Musikaren Espainiako Kontseiluaren V. Batzarrera joan FEAGCren ordezkari gisa; Madril, abenduaren 4a.
• Kultur Mezenasgoaren Foru Legearen Txosten-balorazioa Parlamentuko taldeei gomendioak proposatzen, irailean.
2014
• Espainiako Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. 2013ko irailaren 21ean Presidentziaordetza hartu zuen Elkarteak. Geure ordezkariak FEAGC ordezkatzen du Espainiako Arte Eszenikoen Kontseiluan. 2013ko abenduko lehengo bilerara joan zen.
• Pública 14 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan parte hartu (Madril; urtarrilaren 30a eta 31).
• Martxoan Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartearen Batzarraren deialdia egin eta lan saio bat egiteko aprobetxatu zen «Takillaren truke kontratatzea», Edurne Mezquírizek emanda, Gayarre Antzokiko Finantza Arloko zuzendaria. Ekintza hau martxoaren 26an egin zen.
• Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Kultur Kudeaketa. Egonkortasuna ala aldaketa», Alfonso Martinellek emanda martxoaren 26 eta 27an.
• Nafarroako Iraunkortasunerako Foroak antolatua V. Debate Publikoan parte hartu: «Kultura eta Ingurumena krisialdi garaian», non Rebeca Esnaola presidenteordeak parte hartu zuen. Nafarroako Unibertsitatean egin zen apirilaren 10ean.
• "Kultura Kudeatu 2014" III. Topaketa Profesionalen antolakuntza: "XXI. mendeko publikoak", Atarrabiako Kultur etxean eginak ekainaren 10ean.
• Irailaren 24an, Civivox Condestablen, Sare sozialen erabileraren ikastaro/tailerra (Mikel Gonzalezek emana). Honetan 25 lagunek parte hartu zuten.
• Lankidetza Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin prestakuntza saio baten diseinuan: «Kultur ekitaldien segurtasuna eta prebentzioa (ekipamendu eszenikoetan eta kanpoan)», Angel Huarte Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Lantaldeko buruak emana. Burlatako Kultur etxean egin zen urriaren 21ean (9:30-14:00). Udal administrazioko langileak ez diren pertsonak onartu ziren ikastaroan, baina bakarrik entzule gisa.
• Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta kasu honetan Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Elkartea eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren bidez «Neurtu ikusezina: Kultur proiektuen ebaluazio sarrera», Eduard Mirallesek emanda urriaren 15ean eta 16an.
• Espainiako kultur kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren Batzar Nagusira joan (FEAGC), azaroaren 6an egina Valladoliden, Mercartesen barrenean. Batez ere Kulturaren II. Konferentziaren antolakuntza jorratu zen, non Jose Vicente Urabayen elkartekidea eta Federazioko presidenteordea zuzendari izendatu zuten.
• Mercartes-en egon (Valladolid) azaroaren 5, 6 eta 7an. Mercartes Foroan parte hartu.
• Ikuskizun banaketen enpresekin lan saioaren antolakuntza, Burlatako Kultur etxean azaroaren 13an, osteguna.
• Nafarroako Unibertsitateko Museora bisita gidatua antolatu Nafarroako Unibertsitatearen laguntzarekin. Azaroaren 13an, osteguna (16.30)
• Espainiako Arte Eszenikoen Kontseiluan parte hartu. Madril, 2014ko abenduaren 9 eta 10ean. Jose Vicente Urabayen, elkartekidea eta FEAGCk ordezkari izendatua bertaratu zen.
• Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen urteko hitzarmena berritu. Elkarteak 2014rako aurreikusitako jardueren programa finantzatzen laguntzea du helburu.

Guardar