Helburuak

Kultur kudeatzailearen figura ordezkatu, babestu, aitortu eta sustatzea
objetivobanner

Elkarteak, bere sorretatik, argi eta tinko egin du kulturaren alde, eta era berean, kulturak -berez eta herritarren eskubide gisa- merezi bezalako kudeaketa profesionala eta garapena izatearen alde. Profesionalak izatea, gero eta profesional hobeagoak izatea, lagungarria izanen da kultura irekiagoa eta kalitatez handiagoa izan dadin, eta gehiago zabaltzeko, eta horrek gure gizartea bera garatzen ere lagunduko du

  • 1. Kultur Kudeaketaren Profesionalaren figura zedarritzea, hots, haren eginkizunak, eskubide eta betebeharrak, eta egoera profesionalak argitzea, .
  • 2. Elkartekideen interes profesionalak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ordezkatu, babestu eta sustatzea, bai administrazioaren aitzinean, bai beste erakunde batzuen aurrean
  • 3. Gizartearen aurrean azpimarratzea oso garrantzitsua dela herritar guztiek kultura eskuratzeko duten eskubidea, eta halaber, eskubide hori bermatuko duten kultur politikak egitea, eta beharrezkoa dela berariaz prestaturiko profesionalak izatea, Konstituzioak agindutako eskubide hori behar bezala bete dadin..
  • 4. Kultur Kudeaketa jarduera profesional espezializatu baten gisa aitortu dadila proposatzea.
  • 5. Elkartekideendako interesekoak diren jarduerak eta zerbitzuak antolatzea hainbat arlotan: prestakuntzan, kulturan, laguntza arloan, aurreikuspenean edo antzekoetan.
  • 6. Elkartekideen perfekzionamendua sustatzea, prestakuntza iraunkorraren bidez, jardunbide egokiak identifikatzearen bidez, sare-lanaren bidez eta trukaketak sustatuz. Irizpideak ezartzea, etorkizuneko profesionalen prestakuntzarako.
  • 7. Harremana eta esperientzien trukaketa sustatzea Kultur Kudeaketaren profesionalen, eta antzeko xedeak dituzten entitateen eta organismoen artean.
  • 8.Estatutuotan adierazita ez dagoen beste edozein, baldin eta Elkartearen xedeen aldekoa bada.

Guardar