KULTUR KUDEAKETAREN BILAKAERA NAFARROAN

Nafarroako Antzoki Sareak (RTN-NAS) eta KUNA Nafarroako Kultur Kudeaketak jardunaldia antolatu dute, lanbidearen ezagutza ukiezina azken 30 urtean Nafarroan nola bilakatu den partekatzeko.

 

Horretarako, kultur kudeaketan diharduten profesionalei emanen diegu ahotsa, gure komunitatean aitzindari direnei, honaino nola iritsi garen eta egun zertan garen jakiteko eta sektoreak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak jorratzeko.

Jardunaldiak Nafarroako Kutxa Fundazioa du laguntzaile.

 

Otsailak 22, asteazkena, Civicanen, Iruña

 

Emaitzak kulturgintzako sektore guztiekin partekatuko dira, lan prozesua irekia, malgua eta ikaskuntza etengabekoa baita.

 

Jardunaldiko egitaraura jotzeko esteka

Comments are closed.