ZABALIK DA KULTUR KUDEAKETAREN VIII. TOPAKETA PROFESIONALETAN IZENA EMATEKO EPEA: KULTURAREN BALIO BERRIA

zabalik da kultur kudeaketaren viii. topaketa profesionaletan izena emateko epea: KULTURAREN BALIO BERRIA

Prest dago KULTUR KUDEAKETAREN VIII. TOPAKETETAN izena emateko formularioa, bai eta egitaraua ere. Topaketak Altsasuko IORTIA Kultur Gunean (Auditorioa) eginen dira maiatzaren 19an, ostegunarekin, “Kulturaren balio berria” izenburupean.

Honatx izena emateko formularioaren ESTEKA

Egitaraua ESTEKA

Kultur Kudeaketaren VIII. Topaketen helburua da kultur kudeaketan diharduten profesionalak biltzea gure arloak pandemia ondoko garaian duen etorkizunaz gogoeta egiteko. Zer pasatu dugun eta zer ikasi dugun aztertzeko. Erronka berriez, aukera berriez, proiektu berriez eta aliatu berriez mintzatzeko.

Saioan aurrez aurre parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen agendetan Altsasura etortzeko tarteren bat utziko duzuelakoan. Autobus bat antolatuko da Iruñetik etortzen den jendearentzat.

Altsasun ikusiko dugu elkar!

Comments are closed.