Izan nahi duzu Nafarroako kultur kudeaketaren profesionalen komunitateko kide?

Zergatik?
Aukera da esperientziak trukatzeko, lanbidea hobetzeko eta profesionalki hazteko.
Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko kidea bazara, kultura gure gizartearen eskubidea dela aldezten duen, haren zabalkundea sustatzen duen eta kultur kudeaketa profesionalizatua bultzatzen duen jende talde bateko kidea ere izanen zara.

Bazkideak
Nafarroako Kultur Kudeaketaren ehun profesional inguru
Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko kideak ehuneko handia dira Foru Komunitateko kultur kudeaketan -hala arlo publikoan nola pribatuan- diharduten pertsonen artean.
Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko kideak ehuneko handia dira Foru Komunitateko kultur kudeaketan -hala arlo publikoan nola pribatuan- diharduten pertsonen artean.

Egin zaitez bazkide
Emazu izena erraz eta eskuratu abantaila guztiak hasieratik beretik.
Urteko kuotak (% 50eko deskontua langabezian dauden profesionalentzat) abantaila asko ematen dizkizu eta, aukera ere, Zuzendaritza Batzordeko eta batzordeetako kide izateko.
Horrez gain, nahi beste iradokizun eta eskaera egin ditzakezu kultura oro har eta haren kudeaketa profesionala hobetzeko.

Zerbitzuak
Laguntza ematen dizugu

Profesionalei
-
Elkartekideendako arreta eta laguntza.
-
Lanbidea aitortzen eta duintzen laguntzea.
-
Kunako kidea izatea, erreferentziazko erakundea baita: estatu mailako kultur kudeaketaren sektoreko erakunde zaharrena da.
-
Instituzioekiko lankidetza.
-
Kultur politika publikoen hobekuntzan parte hartzea.
-
Azterlan-Diagnostikoetan parte-hartzea eta haietan sarbidea izatea.
-
Legeen eta araudien jarraipena egiteko lantaldeetan parte hartzea.
-
Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Estatuko Federazioan (FEAGC) egotea.
-
Eragina Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluan.

Entitate, enpresa eta erakundeei
- Aholkularitza kultur kudeaketaren arloan.
- Egindako azterlanen balioa nabarmentzea eta zabaltzea.
- Lankidetza-aliantzak beste erakunde batzuekin.
- Plangintza estrategikoa kultur politikan.