Gaur egun, sei lagun dira Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordean.
Learn More
KUNA

Organigrama
Gaur egun, sei lagun dira Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordean. Zuzendaritza Batzordeak Elkartea gobernatu, administratu eta ordezkatzen du, Batzar Nagusiak eskuordetuta. Batzordekideak uneoro daude bazkideen esanetara, bai eta gure Elkartera hurbildu nahi duen edonorenera ere.
Ángel García Carreño
Presidentea
Iñigo Osés Maestro
Presidentordea
Anna Drouve Doria
Diruzaina - Idazkaria
Raquel Crespo Olangua
Mahaikidea
Vanessa Chacín Romero
Mahaikidea
Beatriz Pomés Jiménez
Mahaikidea
Lan batzordeak
Kunako elementu/funtzionamendu organoen barneann hiru lan batzorde daude gaur egun, zuzendaritza batzordeko kideek eta bazkideek osatuak. Parte hartzea borondatezkoa da eta erabat dago beti zabalik.
Hona hemen batzordeen helburu nagusiak:
- Urteko Ekintza Planean ezarritako ekintzak gauzatzea.
- Batzarrean hartutako erabakiak garatzea.
- Proposamenak aztertzea eta Batzordean aurkeztea.
- Lan-prozesuak arintzea.

Prestakuntza Batzordea
Urteko prestakuntza-plana diseinatzeaz arduratzen den lantaldea da. Bere helburuetatik garatu beharreko prestakuntza-ekintzak sortzen dira.
- Kultur Kudeaketaren topaketa profesionalak. Urtean behin.
- Nafarroako Kultur Kudeaketaren Biltzarrak. 4 urtean behin.
- Elkartekideendako ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak.
- Kulturaren Estatu Biltzarrean (FEAGC) parte hartzea.
Komunikazio Batzordea
Kunako Komunikazio Plana diseinatu, garatu, gauzatu eta ebaluatzeko ardura duen lantaldea da.
- Kunako sare sozialen jarraipena eta ikuskapena egitea.
- Kuna markaren garapena eta posizionamendua.
- Webgune korporatiboa eguneratzea eta berrikustea.
- Bi hilean behin newsletter bat egitea, elkartekideekiko barne-komunikazioa indartzeko eta arintzeko.
- Komunikabideekin koordinatzea.
- Urteko prentsa-txostena egitea.
Profesionalizazio Batzordea
Kultur kudeatzaile lanbidearen aitortzaren, duintze sozialaren eta erregularizazioaren alde ari den lantaldea da.
- Kudeatzaileen lanpostuetarako deialdi publikoen jarraipena egitea.
- Deialdi bidez ateratze diren kudeatzaile lanpostuak esleitzeko epaimahaietan parte hartzea.
- Lanbidea profesionalizatzearen eta duintzearen alde lan egiteko balio duten dokumentuak eta protokoloak lantzea.
- Jarduteko protokolo bat egitea, lanbide-duintasunaren aurkako kasuak bai zeharka, bai zuzenean detektatzen direnean ekiteko.