Kultur Kudeaketa

Zer da?

Lanbide diziplina anitza da eta honakoak ditu eginkizun:

  • PLANIFIKATU
  • KUDEATU
  • ANTOLATU
  • BITARTEKARI IZAN
  • SUSTATU
  • KULTUR ZERBITZUAK, EKIPAMENDUAK ETA JARDUERAK EBALUATU

Helburuak

Gure helburua da herritarrak jende sortzaile eta artistikoekin lotzea, eta lan egitea jendeak kultura era berdinzalean, irisgarrian eta jasangarrian eskuratu dezala sustatzeko.

Giza baliabideen, finantzarioen eta materialen kudeaketa dakar berekin, kultur proiektuak gauzatze aldera.

Zer dugu xede?

Erakunde publiko, pribatu eta komunitarioekin aliantzak egitea dugu xede kulturgintza indartzeko.

Kultur kudeaketak, halaber, berekin dakartza ikerketa, publikoen prestakuntza eta kultur jardueren eraginaren ebaluazioa.

Laburbilduz, komunitate baten kultur bizitza aberastea xede duen prozesu integrala da.

Bazkidetzaren abantailak

ZURE LANBIDEAN HAZTEN LAGUNTZEN ZAITUEN ABANTAILA SORTA BAT.
Nafarroako kultur kudeatzaileak ordezkatzen dituen profesionalen sareko kidea izateak hainbat abantaila ekarriko dizkizu, eta zure lanbidea modu eraginkorragoan garatzeko aukera izanen duzu.

Egunean mantenduko zara

kultur kudeaketako gaien gainean: iritzi artikuluak, prestakuntza ikastaroak (mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, ekipamenduak bisitatzea), sektorearekin lotutako albisteak, jardueren agendak, ekipamenduak, etab.

Aukera izanen duzu

lanbide trukaketak egiteko Elkarteko gainerako kideekin.

Deskontuak ikastaroetan,

mintegietan eta biltzarretan, hots, Elkarteak antolatutakoetan.

Kultur produktuen gaineko

programazio jardunaldietara joateko parada.