Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, webgune honen titularra den Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteak jakinarazten du ematen zaizkion datu pertsonal guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi hori Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen ardurapean sortu eta mantentzen da.

Fitxategiaren helburua etorkizunean bezeroentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea da, betiere aldez aurretik baimena emanda.

Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteak datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu. Horrela, konpromisoa hartzen du, bai datu pertsonalak isilpean edukitzeko betebeharra betetzeko, bai datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko, bai datu horien aldaketa, galera edota baimenik gabeko tratamendua edo erabilera saihesteko behar diren neurri guztiak hartzeko. Horrenbestez, gure bezeroei buruzko informazioa ez da xede komertzialekin erabiliko, ezta hirugarrenei lagako ere.

Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen webgunearen erabiltzaileek une oro izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea. Horretarako, posta ziurtatu bat bidaliko beharko diote Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko datuak babesteko arduradunari posta arruntaren bidez helbide honetara: Real kalea, 10; 31110 NOAIN (Nafarroa), edo mezu bat igorri info@gestionculturana.org helbide elektronikora.