Kunak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie kultur kudeaketan diharduten profesional, entitate eta erakundeei.
Profesionalei
1. Elkartekideendako arreta eta laguntza:
- Barne komunikaziorako kanalak, kezka profesionalak erregistratzeko eta haiei erantzuteko.
 - Kalitateko prestakuntza- lana, Nafarroako beste erakunde batzuekin koordinatuta.
 - Jardueraren gardentasuna, informazio irisgarria eta ulergarria emanez.
 - Garapen profesionalerako finantzabidea, azoketan, topaketetan eta biltzarretan parte hartzea bultzatuz.
 - Batzordeak eta lantaldeak erabiltzea elkartearen helburuak erdiesteko.
 - Topaguneak sortzea, sektoreak biltzen dituen profilen artean esperientziak, ezagutzak eta errealitateak partekatzeko.
 
2. Lanbidea aitortzen eta duintzen laguntzea:
- Kudeatzaileen lanpostuetarako deialdi publikoen jarraipena egitea.
 - Lanpostu publikoak esleitzeko epaimahaietan parte hartzea.
 - Enplegu publikorako deialdietan prestakuntza berariazkoa edo gaikuntza berezia baloratzea.
 - Kontratazio-jardunbide egokiei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.
 - Duintasun profesionala eta Kulturaren balioa defendatzea.
 
3. Kunako kidea izatea, Erreferentziazko Erakundea baita: Estatu mailako kultur kudeaketaren sektoreko erakunde zaharrena da.
- Dirulaguntzetarako deialdietan eta lan-foroetan parte hartzea.
 - Komunikabideekiko harremana sendotzea.
 - Kanpo komunikaziorako kanal irisgarriak mantentzea.
 
4. Instituzioekiko lankidetza:
- Proiektuak urtero Nafarroako Gobernuari aurkeztea.
 - Lankidetzan aritzea Nafarroako Parlamentuko Kultura Batzordearekin eta NUKFrekin
 - Sektoreko erakundeekin hitzarmen berriak sinatu eta mantentzea.
 - Beste kultur erakunde batzuekiko topaketa-foroak sustatzea.
 
5. Kultur politika publikoen hobekuntzan parte hartzea:
- NUKFrekiko lankidetza protokoloaren helburuak lantzea.
 - Kulturarako jardunbide egokien eta aurrekontu duinen defentsa egitea.
 - Kudeatzaileen lanpostuetarako deialdi publikoen jarraipena egitea.
 - Kudeatzaileen lanpostuetarako epaimahaietan parte hartzea
 
6. Azterlan-Diagnostikoetan parte-hartzea eta haietan sarbidea izatea:
- Ikerketen emaitzak argitaratzea eta partekatzea.
 - Azterlanen informazio baliotsua estrapolatzea.
 - Foru eta toki erakundeei informazioa helaraztea.
 - Beste sektore eta elkarte batzuetan tresnak zabaltzea.
 
7. Legeak eta arauak onestea: Kulturako Lanbideei buruzko Foru Legerako lantaldeetan parte hartzea.
- Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko 1/2019 Foru Legearen aplikazioaren jarraipena egitea.
 - Nafarroako Kulturaren 2024-2028ko Plan Estrategikoaren jarraipen kritikoa.
 
8. Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Estatuko Federazioan (FEAGC) egotea:
- Konpromisoa FEAGCeko Zuzendaritza Batzordean
 - FEAGCen plan operatiboaren aldeko lana.
 - Profesionalizaziorako Batzordean era aktiboan parte hartzea.
 - FEAGCeko Zuzendaritza Batzordearen bileretara eta batzarrera bertaratzea.
 
9. Eragina Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluan:
- Aholkularitza, azterlanak eta txostenak egitea.
 - Behar eta interes kulturalak Administrazio Publikoari jakinaraztea.
 - Kultur arloko programa publikoen jarraipena egitea.
 - Kultur sariak emateko proposamenak.
 - Kultur ekintzako eta liburutegietako batzordeetan lan egitea.
 

