NORK OSATZEN DUGU KUNA: IKER BENGOTXEA

NORK OSATZEN DUGU KUNA? Iker Bengotxea

KUNA da Nafarroan kultur kudeaketan lan egiten duten profesionalak elkartzen dituen erakundea. Hainbat profiletako profesionalak dira, profilak gero eta hibridoagoak eta berritzaileagoak baitira, ofizioa arlo publikoan nahiz pribatuan garatuta, hirugarren sektorean eta, halaber, nork bere proiektuei ekinez eta autonomo gisa lankidetzan. Horrenbestez, ikusgaitasuna eman nahi dio KUNAk osagai dugun aniztasunari eta, aldian-aldian, elkarteko kideen profilak aurkeztuko ditugu, haiek gure lanbideaz duten ikuspegia eta esperientzia eskainita.

IKER BENGOTXEA GOYA. Kultur kudeatzailea, bikoizketa aktorea, kantaria eta aktorea, enpresa-ikasketetan diplomaduna. Beste lan batzuen artean, Nafarroako Antzoki Sareko Sendaberri Zirkuitua kudeatzeko arduraduna da eta Sudurgorri Vocal-eko zuzendaritza artistikoaren arduraduna.

 

Los comentarios están cerrados.