Nafarroako kultur kudeaketak baturik
Kuna: Profesionalendako topagunea
Historia
Kuna Gestión Cultural Navarra – Nafarroako Kultur Kudeaketa 1990ean sortu zen, Nafarroako kultur kudeaketan diharduten profesionalen topagunea izateko eta Espainiako Kultur Kudeatzaileen Elkarterik zaharrena da.
Erakundea Nafarroako teknikari soziokulturalen elkarte profesional gisa sortu zen 1990ean eta sektorearekin berarekin batera joan da bilakatzen, harik eta 2018an, Kuna bihurtu zen arte, Nafarroan kultur kudeaketan era profesionalean ari diren jende gehiena bilduta.
Kunak 30 urte baino gehiago daramatza lanean kultur kudeatzaile lanbidearen aitortzaren, duintze sozialaren eta erregularizazioaren alde.
Hainbat arlotako 101 profesional ditu bazkide, Nafarroako lurralde osoan lan egiten dutenak, kultur programa, zerbitzu edo ekipamenduen buru direla.
Kuna Kudeaketa Kulturaleko Elkarte Profesionalen Estatuko Federazioko kide ere bada.
Kuna, halaber, kide da Kultur Kudeaketaren Elkarte Profesionalen Estatu Federazioan.

Kuna, gaur egun, 101 profesioanlez osatua dago
Elkartearen helburuak

Nafarroan ari den kultur kudeatzailearen lanbidea zedarritu, erregularizatu eta duintzea.
Elkartekideen interes profesionalak, sozialak eta ekonomikoak ordezkatzea.
Kulturaren balioa aldeztea eta herritarrek bizitza kulturala eskuratzearen alde egitea.
Beste instituzio eta entitate batzuekin lankidetzan aritzea Nafarroako kultur sistema indartzeko.
Hona hemen gure biltzar, topaketa eta jardunaldien argazki batzuk
Estatutuak
Gure Elkartea arautzen duten arauak dira
Estatutuetan zehaztua dago zer den Kuna, zer xede dituen eta zer baldintza bete behar diren bazkide izateko. Azaltzen da, halaber, Elkartearen jarduna bera, araubide ekonomikoa, haren gobernu-organoak, eta zein diren legezko eta erabakiak hartzeko prozedurak.
Bazkidetzaren abantailak
Nafarroako kultur kudeatzaileak ordezkatzen dituen profesionalen sareko kidea izateak hainbat abantaila ekarriko dizkizu, eta zure lanbidea modu eraginkorragoan garatzeko aukera izanen duzu.

Egunean mantenduko zara
kultur kudeaketako gaien gainean: iritzi artikuluak, prestakuntza ikastaroak (mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, ekipamenduak bisitatzea), sektorearekin lotutako albisteak, jardueren agendak, ekipamenduak, etab.

Aukera izanen duzu
lanbide trukaketak egiteko Elkarteko gainerako kideekin.

Deskontuak ikastaroetan,
mintegietan eta biltzarretan, hots, Elkarteak antolatutakoetan.

Kultur produktuen gaineko
programazio jardunaldietara joateko parada.