NOR GARA?

Nor gara

Topalekua Nafarroako kultur kudeaketaren profesionalentzatra

Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartea 1990ean sortu zen. Kultur kudeatzaileak dira kide, hala administrazio publikoan nola arlo pribatuan dihardutenak. Gaur egun, Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartea 90 profesionalek osatzen dute

Historia

25 urtez kultura Nafarroan sustatzen, babesten eta kudeatzen

1990-99
1990eko martxoan eratu zenetik, hurrengo urteetan Elkartea hazi, batzordeak ezarri, eta gure Elkartearen eta denetariko organismoen arteko harremanetarako oinarriak finkatu ziren. Hainbat kidek, gainera, era bateko zein besteko hitzorduetan hartu zuten parte Elkartearen izenean.

A.

2000-10
Urte sail honetan Elkartearen jarduera areagotu zen Estatuko nahiz nazioarteko hainbat topagunetan. Lehen aldiz hitzarmenak sinatu ziren dela Nafarroako Gobernuarekin, dela Kulturarako Zuzendaritza Nagusiarekin. Gure Elkartea jada erreferentzia izan zen kultur kudeaketari dagokionez, eta era berean, jendea arlo horretan prestatzeari eta arloa zabaltzeari eman zien indarra.

2010-15
Azken urteotan, Elkartea funtsezko zutabeetako bat izan da Nafarroako kultura antolatu, kudeatu eta garatzerakoan. Hainbat forotan dihardu, Parlamentuan eta Udal aunitzetan ere aholkularitza eskatu diote, eta prestakuntza-jarduera asko eskaintzen ditu. Estatu osorako ere izan da topagunea, Nafarroan ekitaldi garrantzitsuak egin baitira, hala nola Kulturaren II. Konferentzia (2015).

Helburuak

Kultur kudeatzailearen figura ordezkatu, babestu, aitortu eta sustatzea

1. Kultur Kudeaketaren Profesionalaren figura zedarritzea, hots, haren eginkizunak, eskubide eta betebeharrak, eta egoera profesionalak argitzea

2. Elkartekideen interes profesionalak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ordezkatu, babestu eta sustatzea, bai administrazioaren aitzinean, bai beste erakunde batzuen aurrean.

3. Gizartearen aurrean azpimarratzea oso garrantzitsua dela herritar guztiek kultura eskuratzeko duten eskubidea, eta halaber, eskubide hori bermatuko duten kultur politikak egitea, eta beharrezkoa dela berariaz prestaturiko profesionalak izatea, Konstituzioak agindutako eskubide hori behar bezala bete dadin.

4.Kultur Kudeaketa jarduera profesional espezializatu baten gisa aitortu dadila proposatzea.

Guardar