Historia

25 AÑOS GESTIONANDO LA CULTURA EN NAVARRA
historiabanner

Bi hamarkada eta erdi igaro dira Elkartea 1990eko martxoan legez eratu zenetik, eta denbora horretan, Nafarroako kultur kudeaketa hobetzearen alde aritu gara lanean, profesionalen beren hobekuntzaren alde, eta Nafarroako herritar orok kalitatezko kultura eskuratzeko duen eskubidearen alde.

1990-93

Zuzendaritza Batzordea izendatu ondotik, Elkarteak ondoko helburu hauek ezarri zituen urterako: elkartekideentzako dokumentazio funtsa sortzea, Nafarroako udalen kultur errealitatearen inguruko txostena egitea eta publikoki elkartea aditzera eman eta Nafarroako udalengana jotzea aholkularitza eskaintzera teknikari berriak kontratatzerakoan.
Elkarteak batzorde hauek ezarri zituen: auzitegiak, prestakuntza eta kanpoko harremanak.

1994

Maiatzeko Batzarrean lehenengo Lan Batzordeak osatu ziren: Prestakuntza, Kanpoko Harremanak, Auzitegiak eta Udal gaiak.
Europako Batzordearen azterketan parte hartu (La politique culturelle de la Navarre. Proyect 10. Cultura et régions, 1993).
Interacció 94an parte hartu (Carmen Izal).

1995

Interacció 95ean parte hartu (Juana Marko).

1996

Interacció 96an parte hartu.
Prestakuntza jardunaldiaren antolakuntza: «Kultur Kudeaketaren joera berriak marketinetik», Barañainen Toni Puig jaunak emana.

1997

Madrilgo Kultur Kudeatzaileen I. Topaketan parte hartu.
«Kontzertu didaktikoak: antolakuntza irizpideak» ikastaroaren antolakuntza; Arnedillo, Fernando Palaciosek emana (urriaren 14, 15, eta 16an).
Loyolako Kongresuan parte hartu.

2001

FNMC aldizkari monografikoan parte hartu: «Udalen papera udalerrien kulturan».
Nafarroako Gobernuaren jardunaldietan parte hartu.

]2003

Batzordeen antolakuntza berria Elkartearen Zuzendaritza Batzordean: Udal koordinazioa, Kanpoko Harremanak, Azpiegiturak, Auzitegiak, Prestakuntza eta Teknologia Berriak.

2005

Bilerak kultura zuzendariarekin diru laguntzen deialdiak aldatzeko.
Valentziako Kultur Kudeaketako Nazioarteko Kongresuan parte hartu (maiatza). Iñaki Gordejuela.
«Sormena: nola izan ideia berriak» prestakuntza ikastaroa.

2006

Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako Lehen Hitzarmena elkartearen jardunaldiak egiteko.
Nafarroako Kultur Kudeaketako I. Kongresua.
WEBa.

2007

Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin bilera (Madril, urtarrila). Betisa Anda.
Bilera Kultura eta Turismo Departamentuaren Kultur Ekintza Zerbitzuarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko.
Bilera Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko.
Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuren konklusioak azaltzeko.
Izen eta logo aldaketa.
Estatutu aldaketa.

2008

Antzoki Sarearen inguruan sortutako Lan Mahaian parte hartu.
Nafarroako Gobernuarekin Hitzarmena izenpetu (deialdia: erakunde kultural eta artistikoak).
Kultur Kudeaketako profesionalen profil profesionala eta hauen prestakuntza premien txostenaren jarraipena eta bukaera (Deustuko Unibertsitatea).
Profil Profesionalaren Txostenaren konklusioen aurkezpena Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuari Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziori eta NUPri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
«Cultura, ¿un artículo de lujo?» artikulua egin. Diario de Noticiasen argitaratua (azaroaren 4a) eta Diario de Navarran (azaroaren 1a). Azken honetan ondoko izenbururekin:: "Los gestores culturales piden que se reconsideren los recortes presupuestarios".
Bilerak Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin. Toledoko Kongresuan parte hartu.

2009

Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Elkartearen eskariak eta premiak aditzera emateko.
Bilerak Kultura eta Turismo kontseilariarekin elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
NUParen laguntzarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroa abian jarri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010-2011 ikasturterako.

]2010

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
Nafarroako Gobernuko aurrekontuen sail nominaletan Elkartearena sartu. Saila: «Kultur kudeatzaileentzako prestakuntza». Helburua 2010eko jarduerak antolatzeko finantzabidea izatea.
Nafarroako Parlamentuaren aitzinean Elkartearen presentzia Nafarroako Antzoki Sarearen balorazioa emateko (otsailaren 4a).
NUParen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren hasiera (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010eko azaroa- 2011ko ekaina.
Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko.
Ondare kudeaketa eta Kudeaketa Turistiko-kulturalaren Ikastaro Laguntzailean parte hartu txostengile gisa. SNEk sustatua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntzarekin eta Congresos Navarrak kudeatua (2010eko azaroa).
Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu. Kultura Konferentzia eta Kulturaren aldeko Itunareni zenpea (2010eko abendua).

2011

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiarekin urteko hitzarmena sinatu, 2011ko jarduerak antolatzeko.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza.
Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren jarraipena.
Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu..
Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresuaren prestaketa.
Bilera Kultura Departamentuko kide berriekin Elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko..
Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko..
Ondare kudeaketa eta Kudeaketa Turistiko-kulturalaren Ikastaro Laguntzailean parte hartu txostengile gisa. SNEk sustatua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntzarekin eta Congresos Navarrak kudeatua (2011ko azaroa).
Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua abian jartzea (2011ko azaroaren 22 eta 23an).

2012

Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen lankidetza hitzarmena berritu; honen helburua Elkartearen 2012ko jarduera programaren finantzaketa diruz laguntzea da.
Espainiako Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Federazioko (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. Madrilen izandako bi Batzar Nagusietara joan, urtarrilaren 26an eta irailaren 15ean.
Kultura Departamentuko Ekintza Kulturalaren Zuzendaritzarekin batera bileretan parte hartu Nafarroako Gobernuak sustatutako programak, deialdiak, etab. inguruan solasteko.
• 2. promozioko Tokiko eremuko kultura kudeaketako espezializazio ikastaroaren jarraipena egin, NUParekin batera, 2011ko azarotik 2012ko ekainera arte garatua.
Pública 12 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan parte hartu (Madril, urtarrilaren 26a eta 27a).
We are more Europako kanpainan lagundu eta zabaldu (otsaila)
Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietako Batzordearekin batera lan saioa egin. Gaia: Kulturako udal kontseiluak, (maiatzaren 23a).
Zuzendaritza Batzordearen adierazpien publikoa kulturako BEZaren igoeraren kontra (uztaila).
Parlamentuko taldeei mozio baten bidez eskatu Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari kulturarako BEZ txikia eska dezan (irailaren12a).
Elkarlana Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin udaletako kultur kudeatzaileentzako prestakuntza jardunaldi baten diseinuan: "Tokiko kultur politiken ebaluazioa" (irailaren 20a).
Ezohiko batzarra non elkarteak publikoki "uko egin zien kulturak jasandako murrizketei" eta Tokiko Administrazioaren Sostengarritasun eta Arrazionaltasunaren Legearen aurreproiektua aztertu zuen, kontuan izaki udalak kulturaren sustatzaile nagusiak direla hauek kezkatuak daude izanen duten paper berriekin.
"KULTURA KUDEATU 2012" I. TOPAKETA PROFESIONALen antolaketa, "Garai latzak Kulturaren finantzatziorako", Atarrabiako kultur etxean egindakoa azaroaren 27an. Topaketa hauetan hitzaldi bat antolatu zen Josep Ramoneda filosofo eta kazetariarekin, "Ziurgabetasunaren kultura" izenburupean.
2008-2012 urteetan zehar Nafarroako Kultur etxeetan izandako arte eszeniko eta plastikoen programazioari buruzko txostena egiteko kontratazio lehiaketa.
Ikuskizun banaketako enpresa eta udal kultur kudeatzaileen artean lan saioa antolatu (abenduaren 20a).
Elkarlana NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) 2013an burutuko diren bi ikastaro monografikoen diseinuan: Kultur zentroen kudeaketa aro digitalean ( 2013ko urtarrila) eta Herritarren Parte-hartze Instituzionala: ulertu, praktikatu, parte-hartzea sutatu (2013ko apirila).

2013

Espainiako kultur kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. Madrilgo Zuzendaritza batzordeko bileretara joan urtarrilaren 12an eta maiatzaren 18an. Madrilen irailaren 21eko Batzar Nagusira joan; bilera honetan Nafarroak Federazioaren Presidenteordetza hartu zuen.
Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Kultur guneak garai digitalean», David Hernández Montesinosek eta Araceli Corbok emana, urtarrilaren 16, 17, 30 eta 31n.
Pública 13 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan egon (Madril, urtarrilaren 24 eta 25a).
Nafarroako Parlamentuko Kultura Batzordean agertu Nafarroako arteen sustapena eta kulturaren egoeraz solasteko, otsailaren 19a.
Lan saioa: «Herriko jaietako emanaldietarako eta tokian tokiko taldeen kontratazioetarako lege betebeharrak», Berta Enríquez eta Raul Medinabeitia, martxoaren 6a.
Elkartearen funtzionamenduaren gogobetetze inkesta, apirilean banatua bazkideen artean.
Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Herritarren parte-hartzea erakundeetan», EHUko Alfonso Unceta, apirilaren 25a.
Lan saioa Javier Lacunza Baluarteko zuzendari-gerentearekin eta ondotik bisitaldia Nafarroako Auditorioa eta Kongresuen Jauregian, maiatzaren 8an.
Lankidetza Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin prestakuntza saio baten diseinuan "Artisten kontratazio motak eta betebehar legalak eta sozialak», Manu Alkizak emana, maiatzaren 23an.
"KULTURA KUDEATU 2013" II. TOPAKETA PROFESIONALAK antolatu "Garai txarrak: Jardunbide egokiak kultur kudeaketan", ekainaren 11n Atarrabiako kultur etxean.
2008-2012 urteetan arte eszenikoetan eta plastikoetan Nafarroako Kultur etxeetan garatutako programazio txostena.
Nafarroako Antzoki Sareko Idazkari teknikoaren lanpostuko lehiaketa-oposizioko  Nafarroan kultur mezenasgoa eta zerga pizgarriak arautzen duen Foru Legearen aurreproiektuan alegazioak aurkeztu, irailaren 15ean
Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen urteko hitzarmena berritu. Elkarteak 2013an burutuko dituen jardueren programa finantzatzen laguntzea du helburu; irailean.
Topaketa Daniel Innerarity-rekin «Pentsamendu librea eta sozietate demokratiko eta pluralen eraikuntza», Mutiloagoitiko Kultur etxean urriaren 15ean.
Kulturako V. Kongresu Iberoamerikarrera joan (Zaragoza; irailaren 20, 21 eta 22an).
Ikuskizun banaketen enpresekin lan saioaren antolakuntza, Mutiloagoitiko Kultur etxean abenduaren 28an.
Arte Eszenikoen eta Musikaren Espainiako Kontseiluaren V. Batzarrera joan FEAGCren ordezkari gisa; Madril, abenduaren 4a.
Kultur Mezenasgoaren Foru Legearen Txosten-balorazioa Parlamentuko taldeei gomendioak proposatzen, irailean.

2014

Espainiako Kultur Kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren (FEAGC) Zuzendaritza Batzordean parte hartu. 2013ko irailaren 21ean Presidentziaordetza hartu zuen Elkarteak. Geure ordezkariak FEAGC ordezkatzen du Espainiako Arte Eszenikoen Kontseiluan. 2013ko abenduko lehengo bilerara joan zen.
Pública 14 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan parte hartu (Madril; urtarrilaren 30a eta 31).
Martxoan Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartearen Batzarraren deialdia egin eta lan saio bat egiteko aprobetxatu zen «Takillaren truke kontratatzea», Edurne Mezquírizek emanda, Gayarre Antzokiko Finantza Arloko zuzendaria. Ekintza hau martxoaren 26an egin zen.
Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikastaro baten diseinuan: «Kultur Kudeaketa. Egonkortasuna ala aldaketa», Alfonso Martinellek emanda martxoaren 26 eta 27an.
Nafarroako Iraunkortasunerako Foroak antolatua V. Debate Publikoan parte hartu: «Kultura eta Ingurumena krisialdi garaian», non Rebeca Esnaola presidenteordeak parte hartu zuen. Nafarroako Unibertsitatean egin zen apirilaren 10ean.
"Kultura Kudeatu 2014" III. Topaketa Profesionalen antolakuntza: "XXI. mendeko publikoak", Atarrabiako Kultur etxean eginak ekainaren 10ean.
• Irailaren 24an, Civivox Condestablen, Sare sozialen erabileraren ikastaro/tailerra (Mikel Gonzalezek emana). Honetan 25 lagunek parte hartu zuten.
Lankidetza Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin prestakuntza saio baten diseinuan: «Kultur ekitaldien segurtasuna eta prebentzioa (ekipamendu eszenikoetan eta kanpoan)», Angel Huarte Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Lantaldeko buruak emana. Burlatako Kultur etxean egin zen urriaren 21ean (9:30-14:00). Udal administrazioko langileak ez diren pertsonak onartu ziren ikastaroan, baina bakarrik entzule gisa.
Lankidetza NUParekin (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta kasu honetan Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Elkartea eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren bidez «Neurtu ikusezina: Kultur proiektuen ebaluazio sarrera», Eduard Mirallesek emanda urriaren 15ean eta 16an.
Espainiako kultur kudeatzaileen Elkarteen Federazioaren Batzar Nagusira joan (FEAGC), azaroaren 6an egina Valladoliden, Mercartesen barrenean. Batez ere Kulturaren II. Konferentziaren antolakuntza jorratu zen, non Jose Vicente Urabayen elkartekidea eta Federazioko presidenteordea zuzendari izendatu zuten.
Mercartes-en egon (Valladolid) azaroaren 5, 6 eta 7an. Mercartes Foroan parte hartu.
Ikuskizun banaketen enpresekin lan saioaren antolakuntza, Burlatako Kultur etxean azaroaren 13an, osteguna.
Nafarroako Unibertsitateko Museora bisita gidatua antolatu Nafarroako Unibertsitatearen laguntzarekin. Azaroaren 13an, osteguna (16.30)
Espainiako Arte Eszenikoen Kontseiluan parte hartu. Madril, 2014ko abenduaren 9 eta 10ean. Jose Vicente Urabayen, elkartekidea eta FEAGCk ordezkari izendatua bertaratu zen.
Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin dagoen urteko hitzarmena berritu. Elkarteak 2014rako aurreikusitako jardueren programa finantzatzen laguntzea du helburu.

2015

Parte-hartzea Pública 14 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan (Madril, 216ko urtarrilaren 28a eta 29a).
Publikoak Kudeatzeko Tailerra antolatu eta egitea, Jaume Colomerrekin
Apirilean, Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen Batzarra deitu zen, eta horren karira, Nafarroako Museora bisita bat egin zen.
Nafarroako Kultur Kudeaketaren III. Biltzarra antolatu eta egitea
Elkarlana Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin ikastaro hauek diseinatzeko:
Buletinak osatzeko ikastaro praktikoa, urriaren 18an eta 20an, eta kartelak osatzeko ikastaro praktikoa, azaroaren 15ean eta 17an.
Banatzaileen jardunaldia antolatzea, 2016ko urriaren 6an

Kultur Kudeaketaren Federazioaren junta eta batzarretan parte hartzea
“Kontularitza eta finantzak kultur kudeatzaileentzat” ikastaroa antolatu eta egitea, Santiago Sanchez Alegríak azaroaren 23an emana
Gipuzkoako kultur kudeaketaren zentroetarako bisita kulturala antolatu eta gauzatzea, bestelako kudeaketa ereduak ezagutzeko.
Urteko lankidetza hitzarmena berritzea Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin, Elkartearen 2015eko jarduketa programa finantzatzen laguntzeko.

2016

Parte-hartzea Pública 14 Nazioarteko Topaketa Profesionaletan (Madril, 216ko urtarrilaren 28a eta 29a).
Publiko Kulturalak Kudeatzeko Tailerra antolatu eta egitea (Jaume Colomerrekin)
Valentziako eta Malagako “kapsuletan” parte hartzea, FEAGCek antolatuak. Juntaren aldetik Valentzian (otsaila) Egile Eskubideei buruz, eta Malagan (martxoa), kulturaren finantzaketaz.
Apirilean, Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen Batzarra deitu zen, eta horren karira, Nafarroako Museora bisita bat egin zen.
Nafarroako Kultur Kudeaketaren III. Biltzarra antolatu eta egitea
Elkarlana Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin ikastaro hauek diseinatzeko:
Buletinak osatzeko ikastaro praktikoa, urriaren 18an eta 20an
Kartelak osatzeko ikastaro praktikoa, azaroaren 15ean eta 17an.
Banatzaileen jardunaldia antolatzea, 2016ko urriaren 6an
Kultur Kudeaketaren Federazioaren junta eta batzarretan parte hartzea eta era berean, Kulturaren III. Konferentziaren prestaketan, Valladoliden 2017ko martxoan eginen dena
Kontularitza eta finantzak kultur kudeatzaileentzat” ikastaroa antolatu eta egitea, Santiago Sanchez Alegríak azaroaren 23an emana Gipuzkoako kultur kudeaketaren zentroetarako bisita kulturala antolatu eta gauzatzea, bestelako kudeaketa ereduak ezagutzeko.
WordPress erabiltzeko ikastaroa Encomunicacion informatika enpresarekin
Urteko lankidetza hitzarmena berritzea Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin, Elkartearen 2016ko jarduketa programa finantzatzen laguntzeko.

2017

Kultur Kudeatzaileendako Kontularitza Tailerra antolatu eta egitea. II. Zatia (Santiago Sánchez Alegríak emana)
Apirilean, Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen Batzarra deitu zen.
Nafarroako Kultur Kudeaketaren IV. Topaketak antolatu eta egitea, izenburu honekin: “Kultura, Komunikazioa eta Mundu Digitala”; batetik, Iruñean egin ziren egoitza batean eta data nagusi batean, eta bestetik, bi kapsula deszentralizatutan: Altsasun eta Tuteran, hain zuzen ere.
FEAGC Zuzendaritza Batzordeetan parte hartzea, otsailean, maiatzean eta urrian, eta Kultur Kudeaketaren Federazioaren batzarrak, eta era berean, Kulturaren III. Konferentziaren prestaketan, Valladoliden 2017ko martxoan egin zena.
BIME BIlbao prestatzen laguntzea, hots, Gaueko Ekonomia Kulturalari buruzko jardunaldi bat, eta huraxe garatzen eta haren aurkezpenean izan ginen urriaren 26an.
Honako tailer hau antolatu eta egitea: “Buletinak eta Newsletterrak osatzea kultur erakundeentzat”, Diego Estevezek AINen 2017ko urriaren 31n AINen emana.
Bilboko kultur kudeaketaren bisita kulturala antolatzea bestelako kudeaketa ereduak ezagutzeko, baina bertan behera utzi zen, behar adina jendek ez baitzuen izana eman; 2018ko udaberrirako atzeratu da.
“Kultur entitateendako Kartelak egiteko Tailerra antolatu eta egitea, Vanesa Sevillak AINen 2017ko azaroaren 7an emana.
948 Merkatua ekimeneko Gasto Corner-a antolatu eta egitea, Baluarten, eta topaketa informala Jordi Pardo kultur adituarekin, izenburu honekin: "Kultur kudeatzailea, eguneratze etengabea".

[/extra_wrap]

2018

Denbora Kudeatzeko Tailerra antolatu eta gauzatu zen, kultur kudeatzaileendako (Mireia Muñiz Miralek emana).

Otsailean, Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen batzarrerako deia egin zen.

Bisitaldi kulturala antolatu zen, Bilboko kultur kudeaketarako zentroak ikusteko eta bestelako kudeaketa-ereduak ezagutzeko. Hainbat zentro bisitatu ziren.

Nafarroako Kultur Kudeaketaren V. Topaketak antolatu eta egin ziren “Irisgarritasuna eta kultura inklusiboa” izenburupean. Aldi hartan, egoitza eta data nagusi bat izan zen Iruñean eta kapsula deszentralizatuak Azagran.

Denbora Kudeatzeko Tailerra antolatu eta gauzatu zen, kultur kudeatzaileendako. Bigarren zatia. Mireia Muñizek eta David Oliveriak emana, AIN.

“Kultu Kudeatzaileendako GAMIFIKAZIOA” Tailerra antolatu eta egin zen, Mireia Muñizek eta David Oliveriak emana, AIN.

Kultura Zuzendaritza Nagusiarekiko urteko lankidetza-hitzarmena berritu zen. Elkartearen 2018ko ekitaldi programa finantzatzen laguntzea du xede.

Nafarroako Kutxa Fundazioan aurkeztutako proiektua prestatu eta justifikatu zen.

FEAGC Federazioko zuzendaritza batzordeetan parte hartu zen, otsailean, maiatzean eta urrian, bai eta Kultur Kudeaketaren Federazioan eta Kulturaren inguruko Konferentziaren prestaketan ere.

 2019

Martxoaren 5ean, Elkartearen batzarrerako deia egin zen.

Zuzendaritza Batzordeak antolatu eta urtarril, otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, abuztu, irail eta urrian garatu ziren.

FEAGCeko zuzendaritza batzordeetan parte hartu zen otsailean, maiatzean eta urrian, bai eta Kultur Kudeaketaren Federazioan eta Kulturaren inguruko hitzaldiaren prestaketan ere.

Kultura Zuzendaritza Nagusiarekiko urteko lankidetza-hitzarmena berritu zen.Nafarroako Kutxa Fundazioan aurkeztutako proiektua prestatu eta justifikatu zen.

Nafarroako Gobernuarekiko lankidetzari eutsi zitzaion 948 Merkatua-n. Beste laguntzaile/babesle batzuk mantendu ziren:  Nafarroako Kutxa Fundazioa (2019ko laguntzak eta prestakuntzarako beka-hitzarmena).

“Kultur kudeaketatik bitartekaritzara” izenburuko Kultur Kudeaketaren VI. Topaketak antolatu eta egin genituen.

  • Maiatzak 23, Tuteran  “Nola jarri abian laborategi sozial eta herritar bat erreferentziazko kultur inguruneetan”
  • Maiatzak 29, CIVICANen. 2019ko topaketen garapena.
  • Ekainak 10, Ribaforadan. “Kultur kudeatzailearen eskumen berriak: erraztailearen eta bitartekariaren rolerantz”
  • Azaroak 8, Mendillorriko Civivoxa: antzerki murgilgarriari buruzko workshop-a.

-Urtarrilak 29. “II. Gamifikazio Tailerra” antolatu eta egitea. Emailea: Mireia Muñiz Miral

-Martxoak 5.”Egile-eskubideei buruzko ikasgela” antolatu eta egitea. Emailea: Idoia San Matias.

-Apirilak 11. “Kontratazio publikoari buruzko tailerra” antolatu eta egin zen. Emailea: Joan Torre Zalba.

-Maiatzak 8. “Esperientzia trukaketa adituekin. Gasteiz” antolatu eta egitea”. ARTIUM - ZAS KULTUR - CENTRO CULTURAL MONTEHERMOSO - OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA

-Urriak 2 eta 3. “Hobekuntza eta berrikuntza planak tokiko kultur zerbitzuetarako. Tresna berriak: Kultur Kudeatzaileendako ideien tailerra” antolatu eta egitea. Emailea: Mireia Muñiz Miral.

-Azaroak 20. Ramón Andresen hitzaldia antolatu eta egitea 948 Merkatua-ren baitan. “Gogoetak. Kulturaren espazioa egungo gizartean”.

Nafarroako Gobernuko hainbat deialdi publikotako auzitegietan parte hartzea. Abuztuan, zuzendaritza batzordearen egitura berritu zen, presidentziaren dimisioaren ondotik. Urtarrilean, prestakuntza batzordeak PUBLICA 2019-n parte hartu zuen. Urrian, prestakuntza batzordeak BIME 2019-n parte hartu zuen. Azaroan, bazkideen urteko bazkaria egin zen.

 2020

Batzar Nagusia egin zen. Otsailaren 26an.

Zuzendaritza Batzordearen jarduera:

Urtarrila. Prestakuntza batzordeak PUBLICA 20-n parte hartu zuen (Madril).

 Otsaila. FEAGCeko profesionalizatze batzordean parte-hartzea.

 Martxoa. Kudeatzailearen figurari buruzko diagnosi-agiria. Diario de Noticias-ek Barañain Auditorioaren kudeaketari buruz egindako erreportajean parte hartu zen.

Apirila. Sailez saileko bilerak, konfinamendua zela eta.

 Maiatzak. Kulturgintzarako premiazko neurrien eskakizunari buruzko komunikatua. Berria-ko erreportajean parte-hartzea, pandemiak kulturaren sektoreetan eragindako ondorioez.

Uztaila - Abuztua. Lanbidearen aldeko komunikatua, lizitazio publiko baten karira. Nafarroako Gobernuko hainbat deialdi publikotako auzitegietan parte hartzea.

Iraila. Bilera NGrekin krisiaren jarraipena egiteko. Elkarrizketa Diario de Navarra-n, Nafarroako Kultur Kudeaketaren IV. Biltzarraz.

Urria. Beka-deialdia, Nafarroako Kutxa Fundazioarena eta KUNArena, unibertsitate esparruko prestakuntzara bideratuak. Komunikatua Kultura Seguruari eta Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei buruz.

Azaroa. Komunikatua kulturarako aurrekontu duinaren eskakizunari buruz eta Onda Cero Navarra-n parte hartzea. Diario de Navarra-ko erreportajean parte-hartzea, pandemiak kulturaren sektoreetan eragindako ondorioez. Lan-saioa Nafarroako Gobernuarekin, edukierei eta neurriei buruzko zalantzen inguruan. NUKFen ordezkaria Nafarroako Kulturaren Kontseiluan aukeratzeko proposamena, esparru publikoari loturiko pertsonen artean.

 Abendua. 2000ko hitzarmena baloratzeko bilera Nafarroako Gobernuarekin. FEAGCeko Batzar Nagusian parte hartu zen. FEAGCek antolatutako jardunaldian parte hartu zen, Toledon: “Kultur Kudeaketa, erregulatzeko dagoen lanbidea.

Batzorde ofizialez gain, prestakuntza, profesionalizatze eta komunikazio arloko batzordeen bilera aunitz egin dira, diruzaintza, idazkaritza eta presidentzia taldearekin batera, behar diren neurriak hartzeko, COVID 19 pandemiaren ondorioz harturiko osasun neurriak zirela eta.

Zizurko eta Agoizko Udaletako kontratazio auzitegietan parte hartzea.

Kultura Zuzendaritza Nagusiarekiko urteko lankidetza-hitzarmena berritu zen. Elkartearen 2022ko ekitaldien programa finantzatzen laguntzea du xede.
Nafarroako Kutxa Fundazioan aurkeztutako proiektua prestatu eta justifikatu zen. Nafarroako Kutxa Fundazioarekiko hitzarmena berritu zen, beken bidez goi-mailako ikasketetan prestatzeari begira.

 Prestakuntza ekintzak:

Nafarroako Kultur Kudeaketaren IV. Biltzarra antolatu eta egitea: Nafarroako Kultura eta 2030eko Agenda. 2020ko urriak 1 eta 2. Iruñeko Planetarioa.

-Otsailak 26. Tailerra. Datuak babesteko legera egokitzeko ikasgela: Emailea: Carolina Goñi

-Irailak 18. Talde saioak segurtasun eta protokolo kontuak berrikusteko.

- Urriak 30. Tailerra. “Kultur kudeaketa, kulturgintzaren prozesu zirkular gisa Nafarroan”. Emailea: Sandra Guevara

KUNAK, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin elkarlanean, diagnosi-azterlan bat enkargatu zuen gai honi buruz: "Kultur kudeatzailearen profila Nafarroan”, Ikerpartners etxeak egina. Lehen faseari heldu zitzaion: kronograma, aztertu beharreko elementuak, erabili beharreko metodologia zehatza, ekintza plana eta berariazko mekanismoak. 2021ean zehar, azterlana bera egin eta ondorioei buruzko txostena idatzi zen.

 2021

Batzar Nagusia otsailaren 25ean egin zen. 100 elkartekide izatera iritsi ginen. KUNAko Zuzendaritza Batzordearen eta batzordeen jarduerak (profesionalizatzea, prestakuntza eta komunikazioa) lau atal izan ditu ardatz:

Kultur kudeatzaileen prestakuntzaKUNAk 2021-2025 aldiko bere prestakuntza lana darabil langai:

  1. Fasea: Informazio jasotzeko tresnak. Osagai estrategikoak identifikatzea kultur kudeatzailearen profila zehazteko, plana prestatze aldera.
  2. Fasea: Ondorioak. Nafarroako kultur kudeaketaren profilaren eskumen generikoak eta berariazkoak zehaztea.
  3. Fasea: Emaitzak partekatzea. Prozesuak laguntzeko tresna.
  4. Fasea: KUNAren 2021-2025eko prestakuntza plana prestatzea, arestian aipaturiko prozesu guztiaren emaitzari esker.

Urtean barna, gainera, hainbat prestakuntza ekintza egin dira, aurrerago zehatz-mehatz azalduko ditugu.

 

Lanbidea gizartean aitortu eta duintzeko lana: Deialdi publikoak gainbegiratzea eta Nafarroako hainbat udaletako hautapen-auzitegietan parte hartzea (Leitza, Orkoien, Gares, Azkoien edota Agoitz).

KUNAren presentzia Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluan sendotzea.

Nafarroako kultur kudeatzailearen profila identifikatzeko azterlanaren bukaera.

Hedabideetan eskuarki agertzea.

 Lankidetza beste entitate eta instituzio batzuekin.

KUNAren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko aliantza-protokoloaren sinadura. KUNAk Kultur Kudeaketaren Profesionalen Estatu Federazioaren zuzendaritza Batzordean duen parte-hartzea berritu zen. FEAGCeko Zuzendaritza Batzordeetan parte hartzea otsail, maiatz eta urrian, Kultur Kudeaketaren Federazioan, bai eta Kulturaren inguruko Konferentziaren prestaketan ere.

Elkarlana Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin laguntza publikoak ebaluatzeko batzordeetan.

Unibertsitate zabalpeneko beka-programa Nafarroako Kutxa Fundazioarekin berritzea.

Plangintza estrategikoa kultur politikan eta legerian, hainbat gaitan, hala nola Kulturaren aldeko Itunaren prestaketan, Foru Legeen jarraipenean eta haiendako ekarpenetan, edota foro, biltzar eta jardunaldietan parte hartzea.

 Prestakuntza ekintzak

Kultur Kudeaketaren VII. topaketa profesionalak antolatu eta egitea. “Publikoak eta lurraldea” izenburupean, topaketak ikaskuntza, prestakuntza eta topaketa gune gisa garatu ziren, Nafarroako kulturgintzan parte hartzen duten eragileen artean. Ekainak 8, Ribaforada.

- Martxoak 9. Tailerra: “Kultur Kudeaketa jasangarria, aukera gisa”. Emailea: David Márquez. Sakontzeko prestakuntza ekintza, Márquezek Nafarroako Kultur Kudeaketaren IV. Biltzarrean izaniko parte-hartzetik eratorria (2020ko urria, Iruñea).

- Azaroak 25. “Publikoak kultur erakundeen estrategiaren erdigunean”. Emailea: Pepe Zapata. Honatx helburua: Estrategikoki pentsatzea marketinaren eta komunikazioaren paradigma-aldaketa; horrek publikoekiko eta komunitateekiko harremana pentsatu eta lehenestea dakar.

 

Guardar