Kultura Kudeatzeko VII. Topaketetako hitzaldiak Youtubeko gure kanalean kontsulta daitezke.
Topaketak ekainaren 8an, asteartean, egin ziren Ribaforadako Kultur Etxean.
Irekitzeko ekitaldia. Parte-hartzaileak: Rebeca Esnaola Bermejo, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria; Ángel García Carreño, Kunako presidentea; eta Tirso Calvo Zardoya, Ribaforadako alkatea.
Lehen ponentzia: “publikoak” kontzeptuaren bilakaera aurreko hamarkadetan eta azken urteotako joerak. Parte-hartzaileak: Alfons Martinell, «Kultur Politikak eta Lankidetza» Unesco Katedrako ohorezko zuzendaria.
Kultur politika publikoak, lurraldea eta publikoen garapena. Parte-hartzaileak: Mª Camino Barcenilla, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren ataleko burua – Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea eta Nekane Basterretxea, SAREAko koordinatzailea (Euskadiko Antzoki Sarea).