ZABALIK DA KULTUR KUDEAKETAREN IX. TOPAKETA PROFESIONALETAN IZENA EMATEKO EPEA

ZABALIK DA KULTUR KUDEAKETAREN IX. TOPAKETA PROFESIONALETAN IZENA EMATEKO EPEA: ETORKIZUN OSASUNTSUAREN ALDE

Prest dago KULTUR KUDEAKETAREN IX. TOPAKETETAN izena emateko formularioa, bai eta egitaraua ere. Topaketak Vianako Navarro Villoslada Etxea Kultur Zentroan eginen dira maiatzaren 3an, asteazkenarekin, “Etorkizun osasuntsuaren alde” izenburupean.

Honatx Kultur Kudeaketaren IX. Topaketetako egitarauaren ESTEKA

Honatx izena emateko formularioaren ESTEKA

KULTUR KUDEAKETAREN Topaketa profesionalen helburua da kultur kudeaketan diharduten profesionalak biltzea arloak duen etorkizunaz elkarrekin hausnarketa egiteko eta, lanbideak 30 urte dituen honetan, zer ikasi dugun aztertzeko; era berean, erronka berriez, aukera berriez, proiektu berriez eta aliatu berriez mintzatzeko.

Kultur sistema behar diren trenaz hornitu beharra izanen dugu aztergai, etorkizun jasangarria eta osasuntsua izan dezan; batez ere, hartan diharduten langileen zaintzari eta arretari dagokienez.

Saioan aurrez aurre parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen agendetan Vianara etortzeko tarteren bat utziko duzuelakoan. Autobus bat antolatuko da Iruñetik etortzen den jendearentzat.

 

Vianan ikusiko dugu elkar!

Comments are closed.