NORK OSATZEN DUGU KUNA?

Azalpen testua: KUNA kultur kudeaketan Nafarroan lan egiten duten profesionalak biltzen dituen erakundea da. Profesionalen profilak askotarikoak dira, gero eta profil hibridoagoak eta berritzaileagoak, eta arlo publikoan zein pribatuan ari dira lanbidea garatzen, hirugarren sektorean eta, era berean, beren proiektuak sortzen eta autonomo gisa lankidetzan.

KUNAk osagai dugun dibertsitateari eman nahi dio ikusgaitasuna eta, aldizka, gurean bildutako profil askotarikoak aurkezten ditugu, lanbideaz duten ikuspegia eta esperientziak eskaintzeko.

BEATRIZ POMÉS

Kultur kudeatzailea. Farout Artistic Research taldearen sortzaile eta kidea. Ikerketa performatiboan eta arte-sorkuntzan diharduen taldea da. Unibertsitateko irakaslea eta arte eta musika proposamenen koordinatzailea da.

 

Comments are closed.