Gardentasuna
Zer topatuko duzu hemen?
Atal honetan honako hauei buruzko informazioa dago:
- HITZARMENA NAFARROAKO GOBERNUAREKIN
- JARDUKETA PLANAK
- URTEKO MEMORIAK
- AKTAK
- KUNA-NUKF LANKIDETZA PROTOKOLOA
Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin
Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenaren dokumentua
Jarduketa Planak
Jarduketa Planei buruzko dokumentuak
Urteko memoriak
Urteko memoriei buruzko dokumentuak
Actas
Actas de reunión de la Junta Directiva y de las Asambleas
Kuna – NUKF lankidetza protokoloa
Kunak lankidetza-protokolo bat egin du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF).
Protokoloaren helburua lankidetzan aritzea da Nafarroako toki kulturaren esparruan interes komuneko gaietan, bi entitateen arteko lankidetzarako jarduera esparru orokor bat ezarriz, besteak beste, honako lan ildo hauek garatzeko:
- Nafarroako Gobernuak toki entitateen esparrurako sustatzen dituen kultur jarduera eta politikak baloratu, aztertu eta haien gaineko proposamenak egitea, hala nola udal kultur jardueren sustapena eta laguntza; kulturako udal programetarako dirulaguntza deialdiak; horrelakoak ahalbidetuko dituzten aurrekontu egokiak; edo udal kultur kudeatzaileak kontratatzeko aurrekontu lerroak.
- Kulturako profesionalaren profila eta lanpostuak nahiz ordezkapenak betetzeko edota, lizitazioak, etab. egiteko hautapen-prozedurak hobetzea.
- Toki erakundeek kultur kudeatzaile lanpostuak betetzeko edo kontratatzeko egiten dituzten hautapen-prozesuetan laguntzea.
- Urteko prestakuntza ekintza bateratuak zehaztea teknikarientzat, NUKFk kudeatzen duen tokiko langileen Prestakuntza Etengaberako Planaren baitan.
- Aholkularitza profesionala ematea hala eskatzen duten erakunde publikoei, kultur kudeaketako planak edo proiektuak abian jartzeko, langileak kontratatzeko edo lehiaketak eta lizitazioak egiteko.
Gure ustez, garrantzi handiko ekintza da gure erakundearentzat, eta lagungarria izanen da kultur kudeatzailearen lanbidea aitortzeko, gizartean duintzeko eta erregularizatzeko.
Argibideak nahi badituzu, bidali iezaguzu mezu elektroniko bat helbide honetara: info@gestionculturana.org
Bazkidetzaren abantailak
ZURE LANBIDEAN HAZTEN LAGUNTZEN ZAITUEN ABANTAILA SORTA BAT
Nafarroako kultur kudeatzaileak ordezkatzen dituen profesionalen sareko kidea izateak hainbat abantaila ekarriko dizkizu, eta zure lanbidea modu eraginkorragoan garatzeko aukera izanen duzu.
Nafarroako kultur kudeatzaileak ordezkatzen dituen profesionalen sareko kidea izateak hainbat abantaila ekarriko dizkizu, eta zure lanbidea modu eraginkorragoan garatzeko aukera izanen duzu.

Egunean mantenduko zara
kultur kudeaketako gaien gainean: iritzi artikuluak, prestakuntza ikastaroak (mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, ekipamenduak bisitatzea), sektorearekin lotutako albisteak, jardueren agendak, ekipamenduak, etab.

Aukera izanen duzu
lanbide trukaketak egiteko Elkarteko gainerako kideekin.

Deskontuak ikastaroetan,
mintegietan eta biltzarretan, hots, Elkarteak antolatutakoetan.

Kultur produktuen gaineko
programazio jardunaldietara joateko parada.